XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nerbio ziatikoan kitzikapen elektrikoa ezarriz gero, orno-muinaren elektronegatibotasun mailan zenbait aldaketa nabarmentzen dira denboran zehar. Ezaguna denez, nerbio ziatikoa lodiera eta egitura ezberdineko zenbait zuntz motek osatzen dute, alegia A eta C izena daukaten zuntzek. A zuntzak mielinaz estalirik daude eta kinada sinaptikoa abiada handiz eramateko gai dira. Badago egon ere azpisailkapen bat talde honen baitan, bideraturiko kinada sinaptikoen abiaduraren arabera egin izan dena.

Alegia, eta gure gaiari dagokionez, A zuntzek abiada handienez bideratu ohi dituzte seinale sinaptikoak eta batez ere ukimenari eta tenperaturari lotuta dagoen informazio somatosentsoriala bideratu ohi dute. A zuntzek aldiz, meheagoak izanik, A zuntzek baino motelago garraiatu ohi dute kinada sinaptikoa, eta bai informazio somatosentsorial mingarria zein ez mingarria eramateko gai dira. Azkenez, C zuntzak sano meheak dira eta ez daude mielinaz inguraturik, eta ondorioz zuntz hauetatik zehar garraio sinaptikoa moteltasun handiz gauzatu ohi da. C zuntzek, bestalde, minarekin lotuta dauden zenbait seinale sinaptiko garraiatzen dute.

Garraio sinaptikoarekiko zuntz ezberdinen artean dauden ezberdintasunen arabera, lehendabizi A zuntz bizkorrek bideraturiko kinada sinaptikoa iritsi ohi da orno-muinera eta honek elektronegatibotasuna areagotu egiten du kitzikapena ezarri eta oso epe laburrera. Ordea, gertaera hau orno-muineko geruza sakonetan ohi da ikusgarri eta ez horrenbeste azaleko geruzetan, hau da, A zuntzen kitzikapenak ez du sarritan eremu potentzialik sortarazten azaleko geruzetan. Berehala ondoren A zuntz motelek (A zuntzek) bideraturiko kinadaren txanda da, hau ere, kitzikapen elektrikoa ezarri ordutik 90ms igaro baino lehen.

Hala ere, zuntz mota hau hau urria denez orno-muinaren elektronegatibitatean eraginiko aldaketak ez dira nabarmenak. Beranduago, hau da, kitzikapenetik 90 eta 130ms bitartera ondoren, C zuntzen bitartez ( m/s laborategi arratoietan) datorren kinada sinaptikoa iristen da orno-muinera, azalezko geruzetako neuronen elektronegatibotasunarengan eragin bortitzez (3. irudia). Goian aipatu bezala, eremu potentzialek ez dute ekintza-potentzialekin harreman zuzenik, PKPek eraginiko elektronegatibotasunaren aldaketak baizik ez baititu isladatzen.

Glutamatoaren hartzaileen partehartzea ILIan

(+)-MCPG gaiak ILIarengan eragina izateak, (-)-MCPG eragin gabeko den bitartean, gauza bi adierazten ditu: alde batetik, (+)-MCPGren eragina estereoespezifikoa dela eta bestetik (+)-MCPGk eragozten dituen I edo/eta II taldeko mGluRen aktibazioa ILIren sortzapenerako ezinbestekoa dela. 4-CPG ILI oztopatzeko gai izateak I taldeko mGluRen partehartzea adierazten du. MSOP eragin gabekoa izatea eta MSOPPE aldiz ILIren sortzapenaren aurkako eragina izateak zera esan nahi du, II taldeko mGluRen baina ez III taldekoen aktibazioa ILI eragiteko beharrezkoa gertatzen dela.